Ongi etorri Lagunkan-era!

Nela eta Lukas gara, psikologo bat eta Zakurrekin Lagundutako Esku-hartzeetarako hezia izan den Golden Retrieverra.

Gure taldea

Nela eta Lukas gara, psikologo bat eta Zakurrekin Lagundutako Esku-hartzeetarako hezia izan den Golden Retrieverra. Gure Txakurrekin gidaturiko esku-hartzeetarako Gipuzkoan (Irun, Hondarribia, Donostia) eta Hendaian (Frantzia) gauzatzen ditugu.

Psikologian litzentziaduna GZ02223, Txakurrekin gidaturiko esku-hartzeen espezializatua.

Lukas Larrinaga, lau urte dituen Golden Retriever bat da. Txakur oso maitekor eta jendekina, haur eta helduekin. Oso lasaia da gainera. Golden Retrieverretan ohikoa denez, Lukasek oso gustoko du jatea, baita bere pelutxeak toki batetik bertera eramatea eta ura ere.

Lan-esperientzia

  • Autismoa duten haurrak.
  • Hirugarren adina.
  • Elbarritasun fisiko eta intelektuala.
  • Haur Hezkuntza, eta Lehen Hezkuntzako hauurak.
    Buru gaixotasuna.

Gure misioa

Txakurrekin gidaturiko esku-hartzeak sustatu nahi ditugu, metodologia zehatz baten pean. Gure zerbitzuak erakunde publiko zein pribatuetara daude zuzenduak, partikularretara bezalaxe. Zuzentzen garen kolektiboak honakoak dira: Urritasun intelektuala, eritasun mentalak, Autismoaren Espektruko Nahasteak, hirugarren adina eta bestelakoak. Lagunkanen animaliek gizakioi arlo kognitibo, emozional, sozial eta fisikoan dakarzkiguten onuretan irmo sinesten dugu.
Banaka ur-tanta gara. Elkarrekin itsaso bat.

RyunosukeSatoro

Gure baloreak

Eskaintzen ditigun zerbitzuak, honako hastapen hauetan oinarritzen ditugu:

Ongizatea.

Saioetan gure zakurrak eroso senti daitezen arduratzen gara, saioa bera baina lehenagoko, bitarteko eta ondorengo estresaren kudeaketan nahiz gure kideen ongizatea arriskuan jarri dezakeen zailtasunetan jarriaz gure arreta. Beraien oinarrizko beharrak (kanpora irtetea, beste pertsona eta animaliekin sozializatzea, elikatzea, maitatzea, heztea eta osasuntsu mantentzea) uneoro asebeteta daudela bermatzen dugu.

Zintzotasuna.

Lehen kontaktutik helaraziko da gure lan egiteko modua eta edozein zailtasun egonez gero, jakinaren gainean jarriko dugu onuraduna.

Maitasuna

Pertsonak maitasunez eta gertutasunez tratatzeak elkarlana errazten du. Maitasun berarekin tratatuko ditugu gure zakurrak. Gure onuradunei nahiz zakurrei zuzendua.

Lotura.

Oso garrantzitsua da gure onuradunen eta zakurren artean osatzen den lotura naturalki eratzea, baina ez da garrantzi gutxiagokoa gidaren eta zakurraren artean lotura ona egotea, honek asko erraztuko baitu saioen garapena.

Ardura.

Saioak zehaztasun zientifikoz aurrera eramanaz, gure dokumentazioa eguneratua edukiaz. Gure zakurrak etengabeko ikasketa batean daude gure esku-hartzearen garapen egokia bermatzeko, beti gure zerbitzuak behar dituzten pertsonen beharrei moldatuaz.

Empatia.

Gure saioak diseinatzerakoan garrantzitsua da onuradunaren oinetan jartzea eta bere sentimendu eta emozioen kontzientzia izatea, gure zakurra kognitiboki nahiz emozionalki nola sentitzen den kontuan izanik beti.

Elkarlana.

Joaten garen zentroetako nahiz kanpoko profesionalekin: zakur hezitzaileak, albaitariak, terapeuta okupazionalak, psikologoak, irakasleak, medikuak… Era berean, beharko luketen sektoreko enpresei laguntzeko eskaintzen dugu geure burua.
Contact Us

We're not around right now. But you can send us an email and we'll get back to you, asap.

Not readable? Change text. captcha txt

Start typing and press Enter to search